Politika -
Katalunia
Puigdemont atxilotzeko agindua eman du Auztegi Nazionalak
Era berean, Puigdemontekin batera Bruselan dauden kargugabetutako gainerako lau kontseilariak ere atxilotzeko agindu du.
Agentziak | Erredakzioa
Carles Puigdemont presidentea eta harekin batera Bruselan dauden kargugabetutako lau kontseilariak atxilotzeko nazioarteko agindua eman du Carme Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Atzo deklaratu behar zuten, baina Auzitegi Nazionalera joateri uko egin zioten, berme juridikorik ez zutela iritzita.
Horrenbestez, eta Fiskaltzak egindako eskaera onartuta, Lamela epaileak bostak atxilotzeko agindua igorri dio Belgikako Justiziari. Hauek dira Puigdemontekin batera Bruselan dauden kontseilariak: Antoni Comin (Osasuna), Clara Ponsati (Hezkuntza), Lluis Puig (Kultura) eta Meritxel Serret (Nekazaritza).
Gauzak horrela, Lamela epaileak baztertu egin du bost auzipetuek Bruselatik bideokonferentziaz deklaratzeko egin zioten proposamena.
Matxinada, sedizioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta desobedientzia delituak leporatzen dizkiete.
Atzo deklaratzera joan ziren kargugabetutako kontseilari guztiak, tartean Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordea, espetxera bidali zituen Lamela epaileak.