Politika -

Auzitegi Nazionala

Polizia nazionalak, espetxeratutako kontseilariak iraintzen

Atxilotuak kartzelara eramaterakoan gertatutako irregulartasunak salatu ditu Junquerasen abokatuak. La Vanguardia-k argitaratutako bideoaren harira, barne ikerketa bat abiatu du Polizia Nazionalak.

Espainiako hiru polizia, kartzelatutako kontseilariak iraintzen harrapatuta

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru polizia nazional Kataluniako kontseilari kargugabetu eta kartzelatutakoen egoeraz barre egiten harrapatu zituzten atzo, Auzitegi Nazionalaren ateetan. Matxinada, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita, auzipetuak Estremera eta Alcala Mecoko espetxera eraman baino minutu batzuk lehenago grabatu zuten bideoa.

La Vanguardia-k argitaratutako bideoan, Espainiako polizia baten hitzak entzuten dira. Kartzelarako ?bidaia zaila? izango dela aditzera ematen du, ETBk azaldu duenez.

Irainen helburu nagusia Oriol Junqueras presidenteorde kargugabetua da: ?Hartz txikitxoari nola jarriko dioten ikusiko duzu. Hartz txikitxo bat espetxera bidean da?.

Are gehiago, poliziek sexu jarreren keinuak egiten dituzte: ?Lau hankatan jarriko dute?. Junquerasi begia konponduko diotela gaineratzen dute.

Junquerasen abokatuak irregulartasunak salatu ditu

Andreu Van den Eynde Oriol Junquerasen eta ERCko kontseilari kargugabetuen abokatuak salatu duenez, atxilotuak espetxera eramateko bidaiaren baldintzak ?ez ziren egokiak izan?.

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu dutenetik bidaia ?puntu beltza? eta ?zailena? izan dela adierazi du abokatuak, Estremerako kartzelatik atera ondoren.

?Lekualdaketa inpunitate esparru bat izaten da batzuetan, presoei eta atxilotuei tratu txarrak emateko edo jarrera ez oso zuzenak izateko?, azaldu du Van den Eyndek.

Madrilgo kartzelan kontseilari kargugabetuei bisita egin ondoren, Espainiako espetxeetan presoei ematen zaizkien ?tratu txarrak? hizpide izan ditu abokatuak, baina salatu nahi dituen gertakariak ?oso larriak izan ez? direla erantsi du, eta ez du xehetasun gehiagorik eman.

Espetxeratuen egoera ?gogorra? azpimarratu du, baina ?ondo, lasai eta irmo? daudela gaineratu du.

?Familiagatik kezkaturik daude, Kataluniako eta Espainiako jendeagatik?, erantsi du. Hala ere, ?aurrera jarraitzeko? prest daudela nabarmendu du.

Poliziak barne ikerketa bat abiatu du

La Vanguardia-k argitaratutako bideoaren harira, barne ikerketa bat abiatu du Polizia Nazionalak, Twitter sare sozialean jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Gaurko azken ordukoa