Politika -

KATALUNIA

A21eko hauteskundeak errepublika berresteko baliatzea proposatu du ANCk

Erakundearen esanetan, 'garaipen ukaezina' lortzea da berehalako helburua. Halaber, alderdien eta erakundeen mahaia deitu du estrategia bateratua eztabaidatzeko.

Halaber, ANCk Jordi Sànchezen eta Jordi Cuixarten askatasuna eskatu dute. Artxiboko argazkia: EiTB
Halaber, ANCk Jordi Sànchezen eta Jordi Cuixarten askatasuna eskatu dute. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak abenduaren 21erako Katalunian deitu dituen hauteskundeak "garaipen ukaezina" lortzeko baliatzea proposatu du Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC), "Kataluniako errepublika berresteko, Trantsizio Legea eta prozesu konstituziogilea aktibatzeko eta Kataluniako herriaren ordezkari legitimoen burujabetza lehengoratzeko". Kataluniako Asanblea Nazionalak bilera egin zuen atzo, eta ostirala baino lehen alderdien eta erakundeen mahaia deitzea erabaki zuen batzar horretan abenduaren 21eko hauteskundeei begira estrategia bateratua eztabaidatzeko.

ANCren esanetan, hauteskundeak ez dira "guztiz demokratikoak" Espainiako Gobernuak legearen kontra deitu dituelako eta Poliziaren eta Guardia Zibilaren presentziak botoa hertsatu dezakeelako.

Halaber, Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart, ANCko eta Omnium Culturaleko presidenteak, hurrenez hurren, "berehala" askatzeko eskatu du.

Kataluniako errepublika soilik aitortzen duela azpimarratu du Kataluniako Asanblea Nazionalak, eta errepublika eraikitzen jarraituko duela gaineratu du, "kaletik eta mobilizazioak eginez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak