Politika -

Katalunia

Gure Esku Dago, EH Bildu eta gehiengo sindikala, elkarrekin 155.aren aurka

Manifestazioa antolatu dute larunbat arratsalderako Bilbon, "155.a ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" lelopean.

Gure Esku Dagoren mobilizazioa erreerendumaren alde. Argazkia: Efe
Gure Esku Dagoren mobilizazioa erreerendumaren alde. Argazkia: Efe
Gure Esku Dagoren mobilizazioa erreerendumaren alde. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu, ELA, LAB, Etxalde, Steilas, EHNE, CNT, ESK, Hiru eta Gure Esku Dagok manifestazioa deitu dute larunbaterako Bilbon, Katalunian 155. artikulua aplikatu izanaren aurka.

Manifestazioa deitzaileen ordezkari ugarik aurkeztu dute, tartean Txiki Muñozek (ELA), Garbiñe Aranburuk (LAB), Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriartek (EH Bildu).

Prentsa-ohar bateratuan azaldu dutenez, 155.aren aplikazioa, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANCren eta Omniumen buruen espetxeratzea eta Generalitateko kideen kargugabetzea salatu nahi dute. "Ez dugu Espainiako Gobernuak eskumenak bere gain hartzea onartzen eta ezta Parlamentua desegitea ere", gaineratu dute.

Manifestazioa deitu dutenen arabera, Kataluniako gatazka konpontzeko bidea "eskubide zibil eta politikoen errespetuan, demokrazian sakontzean eta erabakitzeko eskubidea errespetatuan" oinarritu behar da.

Manifestazioa larunbat arratsaldean izango da Bizkaiko hiriburuan "155.a ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika Bilboko albisteak Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB Kataluniaren independentzia Gure Esku argazkiak EH Bildu Gipuzkoa Eguneko albisteak Azken ordukoa protestak