Politika -

Katalunia

Urkullu: 'Denbora dago oraindik Katalunian konponbide bat topatzeko'

Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, Kataluniako krisia 'konponbidetik oso gertu egon zen' ostegunean, eta egoerak eskatzen duten maila ematea eskatu du.

Lehendakaria, kazetariek inguratuta Eusko Legebiltzarrean, ostegunean / EFE.
Lehendakaria, kazetariek inguratuta Eusko Legebiltzarrean, ostegunean / EFE.
Iñigo Urkullu: 'Atzo oso-oso hurbil geunden irtenbide bat aurkitzeko'

0:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, Kataluniako krisia "konponbidetik oso gertu egon zen" ostegunean, eta "oraindik lortzeko denbora dago", horren ustez.

Kataluniako enpresariekin batera, bitartekaritza lanak egin zituen Espainiako Gobernuaren eta Kataluniakoaren artean jarrerak hurbiltzeko, eta Puigdemont hauteskundeak deitzetik gertu egon zen.

"Egoera oso kezkagarria da. Atzo oso gertu egon ginen konponbidetik. Erantzukizun handiko momentua da, eta egoerak eskatzen duten maila emateko garaia da", esan du lehendakariak.

"Errealismotik" jokatzearen alde egin du Urkulluk, "konponbide bat lortzeko". "Horretan gaude", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Azken albisteak Urkullu Kataluniako erreferenduma