Politika -

Terrorismoaren aurkako borroka

Venezuelako Gobernuak ikertu egingo du Arturo Cubillas

ETAko ustezko kolaboratzailea 1989an erbesteratu zuten Venezuelara, eta egun funtzionarioa da bertan. Herrialde horretan Xabier Atristain eta Juan Carlos Besance trebatu izana leporatzen diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Chavezen Gobernuak Arturo Cubillas (Donostia, 1964) funtzionarioa ikertzea erabaki du, Venezuelan Xabier Atristain eta Juan Carlos Besance ETAko ustezko kideak trebatu ei zituela jakin eta gero, Nicolas Maduro Venezuelako Atzerri ministroak Miguel Angel Moratinos Espainiako Atzerri ministroari iragarri dionez.

Arturo Cubillas ETAko ustezko kolaboratzailea 1989an erbesteratu zuen Felipe Gonzalezen Gobernuak Venezuelara, eta egun funtzionario da herrialde horretako Nekazaritza Ministerioaren Departamendu batean. Gainera, Venezuelako herritartasuna dauka.

Espainiako Atzerri Ministerioak txalotu egin du Venezuelako Gobernua agindutako lankidetza betetzen ari izana, eta berretsi egin du Hugo Chavezek ez zuela Cubillasen eta ETAren arteko ustezko harremanen berri.

Arturo Cubillasi gutxienez hiru hilketa leporatzen dizkiote Espainian. 2002ko uztailaren 18an atxilotu egin zuten Venezuelan, baina ordu batzuetara askatu zuten, ez baitzegoen Auzitegi Nazionalak espainiaratzeko eskatutako ETAko kideen zerrendan.

Ismael Moreno epailearen arabera, 2008ko uztailean eta abuztuan Atristain eta Besance trebatu zituen Venezuelan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea