Politika -
Katalunia
PP, 155. artikulua eteteko prest, Puigdemontek hauteskundeak deituko balitu
PSOEk onartutako akordioari xedapen bat gehitu nahi dio, Konstituzioaren 155.aren artikuluaren aplikazioa bertan behera uzteko Carles Puigdemontek hauteskunde autonomikoak deitzen baditu.
eitb.eus
La Vanguardia egunkariaren arabera, PPk PSOEren zuzenketa onartzeko prest legoke, Konstituzioaren 155.aren artikuluaren aplikazioa bertan behera uzteko Carles Puigdemontek hauteskunde autonomikoak deitzen baditu.
PSOEk Ministroen Kontseiluak onartutako akordioari xedapen bat gehitu nahi dio. Senatuak onartuko duen testuari jarri nahi dion zuzenketaren arabera, 155.aren aplikazioa bertan behera geratuko litzateke Generalitateko presidente Carles Puigdemontek hauteskundeak deituko balitu, betiere hauteskundeek "legezkotasunera itzultzea" ekatzen badute.
PP eta Gobernuak xedapen gehigarri hori onartzeko prest dago, La Vanguardia-ren arabera, baina baldintza horiek nola zehazten diren idatziz ikusi nahi ditu. Popularrek uste dute hauteskunde horiek "legezkotasunera itzultzea" ekarri behar dutela 155.aren aplikazioa gelditzeko.
Edozein kasutan, 155.a aplikatzeko neurriak onartu nahi ditu PPk, etorkizunean erabili nahiko balitu indarrean egon daitezen.