Politika -

Terrorismoaren aurkako borroka

ETAk Chavezen 'babesik' ez duela esan du Zapaterok

ETAko kideek "esparru sozialean estalduraren bat badute, izateari utziko" diotela ohartarazi du Gobernuko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko kideek Venezuelako Gobernuaren "babesik" ez dutela adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak. Era berean, erakunde terroristako kideak Venezuelan badaude "ekarriko" dituztela esan du Exekutiboko buruzagiak.

Gainera, ETAko kideek "esparru sozialean estalduraren bat badute, izateari utziko" diotela ohartarazi du Zapaterok. Hala ere, "gobernu guztiekin bezala, Venezuelako Gobernuarekin kooperatzen" lortzen da hori, erantsi du.

"ETAko bi kideen aitorpenek polemika sortu dute, baina ikertzeko zantzu nahikoak daude eta Venezuelako Gobernuak erantzun bat eman beharko digu", Zapateroren ahotan.

Zentzu horretan, "banda terrorista bati munduko Gobernurik ez dio inolako babesik emango noski, ziur nago", adierazi du Exekutiboko presidenteak. Baina "hori ez da gaia, terroristak ezin daitezke aske sentitu herrialde guztietan, hori da eztabaidagaia", azpimarratu du.

Lankidetza

Horretarako Espainiako Gobernuak "gobernu guztiekin kooperatu beharra du, baita Venezuelako buruzagiekin ere. Bertan ez dira etarrak lasai eta gustura izango ziurtatzen dizut", esan du Zapaterok. Azken urteetan Hugo Chavez presidentearekin gai horri buruz behin baino gehiagotan eztabaidatu duela azaldu du, eta Poliziako zuzendari nagusia Caracasen izan dela gaineratu du.

ETAko zuzendaritzaren zati bat Venezuelan dago, Guardia Zibilaren txosten baten arabera. ETAko kideak "seguruago egongo direla uste duten tokietara joan ohi" direla zehaztu du Zapaterok.

"Portugalera joan ziren eta Portugalen atxilotu ditugu, Mexikon izan dira eta Mexikotik ekarri ditugu, eta Venezuelan baldin badaude, Venezuelatik ekarriko ditugu", erantsi du Gobernuko buruzagiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea