Politika -
Katalunia
Generalitateak 155.aren aplikazioa baliogabetzea eskatu dio Gorenari
Badaezpadako neurri berezietan oinarritu da Kataluniako Gobernua; hori dela eta, Auzitegi Gorenak 48 ordu ditu gehienez erabaki bat hartzeko.
agentziak | erredakzioa
Kataluniako Gobernuak bi helegite aurkeztu ditu Auzitegi Gorenean, badaezpadako neurri gisa, Espainiako Gobernuak 155. artikuluaren inguruan onartutako neurrien aplikazioa indargabetzea eskatuz.
Badaezpadako neurriak eskatuta, Gorenaren Administrazioarekiko Aretoak 48 ordu igaro baino lehen emango beharko du Mariano Rajoyren Gobernuak onartutako neurrien inguruko ebazpena.
Gorenetik EFEri adierazi diotenez, Auzitegiak gaur, osteguna, arratsaldean edo bihar erabakiko du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea