Politika -

Katalunia

ANCk mobilizazioa deitu du ostiralerako, 'Errepublikaren etorrera' tarteko

Elkarte subiranistak Parlamentuaren aurrera joateko eskatu die herritarrei, 12:00etan.

Lluis Companys pasealekuan urriaren 10ean egindako elkarretaratzea. EiTB
Lluis Companys pasealekuan urriaren 10ean egindako elkarretaratzea. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Errepublikaren etorrera" tarteko, ostiralean Parlamentu aurrera joateko deia egin die ANCk Kataluniako herritarrei. 12:00etatik aurrera bertaratzeko eskatu die, ordu horretan egingo omen baita 155ari erantzuteko bilkuraren bozketa.

Sare sozialen eta telefono mezuen bidez zabaltzen ari dira deialdia. Diotenez, urriaren 27a "garrantzi handiko eguna" izango da, eta "jende asko eta asko" espero dute "Errepublikari ongietorria emateko".

 

 

Hasiera batean ostegunerako egin du deialdia Asanbleak, baina azkenean ostiral eguerdian izango dela zehaztu du.

Puigdemontek Parlamentuan agerraldia egin zuenean ere, urriaren 10ean, mobilizaziorako deia egin zuen ANCk. Orduko hartan Lluis Companys pasealekuan bildu ziren herritarrak, ganbera dagoen Ciutadella parkea segurtasun arrazoiengatik itxi egin zutelako. Orduan iragarri zuen Puigdemontek independentziaren ondorioak eteten zituela, elkarrizketari tartea emateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Bartzelona albisteak Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak Azken ordukoa protestak