Politika -

Urkulluren hitzetan

'Ezker abertzaleak ez du egoerak eskatzen duen maila erakutsi'

"Urteetan zehar lagun izan duen fanatismoa gainditzeko denbora beharko du ezker abertzaleak", azaldu du Iñigo Urkullu EAJko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ezker abertzaleak ez du egoerak eskatzen duen maila erakutsi", Iñigo Urkullu EAJko presidenteak esan duenez. Iragan larunbatean, Bilbon, izandako manifestaldiaren "irakurpen politikoa" hori dela adierazi du Urkulluk. "Urteetan zehar lagun izan duen fanatismoa gainditzeko denbora beharko du ezker abertzaleak", erantsi du.

Blog pertsonalean idatzitako "Adostu dezagun" izenburuko testuan, manifestazioa izan du mintzagai Urkulluk, izan ere, EAJ "traidore" eta "espainol" bezalako oihuak eta biraoak entzun behar izan zituen ordezkaritza jeltzaleak.

Buruzagi jeltzalearen ahotan, gertakari horiekin "ezker abertzaleak elkarrizketarik aldatu ez" duela argi geratu da, "erritu eta oihu berdinak mantentzen dituelako. Egoskorkeria eta ortodoxia horrek, ez dio" euskal gizartearen "zati handi bati laguntzen, iritziz aldatu dutela sinesten".

"Aurrera egiteko aukera bat"

"Iragan larunbateko manifestazioa aurrera egiteko, iritzi berri bat indartzeko eta borondateak biltzeko aukera bat zen; aldaketa hori azkartu eta bultzatu nahi genuen" ezker abertzalea ETArengandik "burujabetzeko", azaldu du Urkulluk.

"Ezker erradikalean aldaketa hori gauzatu denik ziurtatzerik ez" dagoela argi utzi dute gertakariek, agintari jeltzalearen ahotan. "Pribatuan barkamena eskatuko dute eta denbora behar dutela esango dute, baina bere ordezkariek fanatismo egoskor hori azaleratzen jarraitzen duten bitartean bakarrik izango dira", gaineratu du EAJko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea