Politika -
Elkarrizketa ETBn
Aralarrek gaitzetsi egin du irakurritako komunikatua adostu ez izana
Ezenarroren hitzetan, "Europan parerik ez du alderdi legalek deituta eta helburu demokratikoak dituen giza eskubideen, eskubide zibilen eta politikoen aldeko manifestaziorik debekatzea".
Erredakzioa
Larunbateko manifestazioan "adostu gabe komunikatu bat"&' || 'nbsp; irakurri eta "zenbait eskubideen urraketa soilik" hizpide izana gaitzetsi du Aintzane Ezenarro Legebiltzarreko Aralarreko bozeramaileak.
Ezenarrok azaldu duenez,&' || 'nbsp; "Adierazi EH ordezkatzen zuten zenbait lagunek hiza hartu zutenean, ez zuten aldez aurretik adostutako komunikatua irakurri". "Ez genekien irakurketa alderdikoia egingo zutela", gaineratu du ETBri eskainitako elkarrizketan.
Bilboko manifestazioa "anitza, jendetsua eta arrakasta biribila" izan zela txalotu du. Halaber, "irailaren 11ko manifestazioan debekatu zitzaigun hitza emateagatik" eskerrak eman dizkie martxa deitu zutenei.
Bere aburuz, ez da "irakurketa ezkorra" egin behar, eta mezu garrantzitsua honakoa da: "Euskal gizartearen gehiengoak ez du Aresen eta Rubalcabaren estrategia onartzen; ETA aitzakia hartuta oinarrizko eskubideak urratzea eta debekatzea".
Aralarreko buruaren hitzetan, "Europan ez du parerik alderdi legalek deituta eta helburu demokratikoak dituen giza eskubide, eskubide zibilen eta politikoen aldeko manifestazio bat debekatzea".
Bukatzeko, jazotakoak alderdi politikoen arteko harremanak gaiztotuko dituela ukatu du, baina "etorkizunean gehiengoak osatu nahi baditugu, akatsetatik ikasi behar dugu", iritzi dio. Horrenbestez, "larunbateko egoerak ekidin behar dira", azpimarratu du.