Politika -
Katalunia
Erregea: 'Kataluniaren sezesio saiakera onartezina konponduko du Espainiak'
Felipe VI.ak berriro izan du hizpide Kataluniako egoera eta Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea babestu du.
Agentziak | Erredakzioa
Felipe VI erregeak esan du Espainiak Kataluniaren "sezesio saiakera onartezinari" aurre egin behar diola, "erakunde demokratikoak erabilita, gure Konstituzioa errespetatuta eta demokrazia parlamentarioaren baloreak eta printzipioak aintzat hartuta".
Ildo berean, erregeak azpimarratu du "Katalunia XXI. mendeko Espainiaren parte" dela eta izango dela.
Asturiasko Printzesa sariak banatzeko ekitaldian egin duen agerraldia baliatu du, Kataluniari buruz bigarrenez hitz egiteko, Espainiako Ministroen Kontseiluak Konstituzioaren 155. artikulua abian jartzeko bezperan.
Edizio honetan, besteak beste, Europar Batasuna saritu dute, eta Felipe VI.ak esker hona agertu die Europako Parlamentuko, Kontseiluko eta Batzordeko presidenteei, Kataluniako prozesu independentistaren aurrean Espainia babesten ari direlako.
"Europako instituzioek Espainia, gure sistema konstituzionala eta gure zuzenbide estatu sozial eta demokratikoa babesten dutela erakusten du horrek", erantsi du.