Politika -

ETBn

Odon Elorzak Donostiako alkategai izango dela baieztatu du

Europako kulturaren hiriburu izateko lehenengo hautaketa prozesua gainditzea jarri zuen erabakia hartzeko baldintza gisa. Gainera, PSE-EEren babes osoa duela uste du.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odon Elorza Donostiako alkateak datorren urteko hauteskundeetan Gipuzkoako hiriburuko alkategai izango dela baieztatu du, eta erabaki horren atzean PSE-EEren babes osoa dagoela uste du.

ETB-2ko Plato 2.0saioari eskainitako elkarrizketa batean Elorzak azaldu duenez, Europako kulturaren hiriburu izateko hautagaitzak lehenengo hautaketa prozesua gainditzea zen bere buruari aurkezteko jarri zion baldintza, beraz, helburu hori lortuta, hautagai izatea erabaki du.

Horren harira, ETBn egon dela aprobetxatu du Donostiaren hautagaitzak gehiegizko kostua sortzen duela gezurtatzeko.

Gipuzkoako PSE-EEren babesa

Gipuzkoako hiriburuko alkateak hautagai izango dela baieztatu aurretik, PSE-EEren Exekutibak atzo arratsaldean proposatu zuen alkatea 2011ko hauteskundeetarako.

Agiri batean, sozialistek Elorzaren "lanerako eta buruzagi izateko eta hiriaren egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko" gaitasuna azpimarratu dute.

Elorza 1995ean jaio zen Donostian eta Zuzenbidean lizentziatu zen. 1979an sartu zen udalean lehenengo aldiz zinegotzi gisa.

1991ko ekainaren 20an Donostiako lehenengo alkate sozialista bilakatu zen, eta ordutik karguari eusten dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea