Politika -
Iruñeko Udala
Geroa Bai Iruñeko udal gobernuan sartuko da
Joseba Asiron alkateak jakinarazi du aldaketak egingo dituela bere udal gobernuan.
EITB.EUS
Laster aldaketak izango dira Iruñeko udal gobernuan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Geroa Bai udal gobernuan sartuko da eta bi hautetsi izango ditu, horietako bat Segurtasunekoa.
Aritz Romeo (EH Bildu) izan da orain arte Segurtasuneko zinegotzia eta hark egindako lana goraipatu du Asironek. Kargu hori utziko badu ere, Romeok udal gobernuan jarraituko du, beste ardura batzuk hartuta.
Horrela bada, aldaketa politikoa ahalbidetu zuten lau indar politikoek osatuko dute aurrerantzean Iruñeko udal gobernua. Geroa Bai Asironen gobernua kanpotik babesten aritu da, bestelako erantzukizunik hartu gabe.
EH Bilduk, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak eskumenak banatu beharko dituzte eta Geroa Baik bi zinegotzi izango ditu.