Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Autogobernu Lantaldeak azaroaren 8an erabakiko ditu metodoa eta egutegia

Taldeek, berriz, urriaren 30era arteko epea dute eztabaidari begira beren 'lehentasunak' zein diren zehazteko.

Autogobernu lantaldearen gaurko bilera. Argazkia: EiTB
Autogobernu lantaldearen gaurko bilera. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldeak azaroaren 8an erabakiko ditu bere metodologia eta lan egutegia, Gernikako Estatua eguneratzeko "oinarriak eta printzipioak" jasoko dituen testua idazte aldera. Halaber, Eusko Legebiltzarreko talde politikoek urriaren 30era arteko epea izango dute eztabaidari begira beraien "lehentasunak" bidaltzeko.

Gaur Autogobernu Lantaldean egin duten bilera hartu dute erabakia talde parlamentarioek. Aipaturiko saioan, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek beren proposamenak zehaztu eta beste alderdiek dokumentu horien inguruan zituzten zalantzak argitu dituzte.

Talde politiko bakoitzak bere ekimenak aurkeztutakoan, taldeek urriaren 30era arteko epea zabaltzea adostu dute Jone Berriozabal (EAJ) lantaldeko presidenteari eztabaida garatzeko beren "lehentasunak" zein diren zehazteko.

Azaroaren 8an berriro elkartuko da Autogobernu Lantaldea, jarraituko duen metodologia eta egutegia zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra albisteak Alderdi politikoak berriak EH Bildu Araba PSE-EE berriak Euskadiko PP Eguneko albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak