Politika -

Adierazi EH

Bilboko manifestazioaren mezua "mingarria" izan zela uste du Urkulluk

EAJren presidenteak garrantzia kendu nahi izan die bere alderdiaren kontrako oihuei, "gorroto" hori "historikoa eta patologikoa" delakoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidentearentzat "mingarria" izan zen "euskal gizarteak duen adiskidetze eta bake esperantzarentzat" Adierazi EHk larunbatean egindako Bilboko manifestazio amaieran bota zuen mezua.

Urkulluk blogean idatzi duenez, garrantzia kendu behar zaie manifestazioan EAJren kontra entzun zituzten oihuei, izan ere, "beren burua Ezker Abertzaletzat duten horietako batzuen gorroto historiko eta patologikoa" omen da.

Agintari jeltzalearen esanetan, garrantzitsuena "manifestazioaren deialdia eta azken mezua bat etortzea da; deitzaileak eta azken protagonistak bat etortzea, alegia".

"Manifestazioaren bukaeran mezu mingarria eta baztertzailea entzun zela da garrantzia duena. Ez Euzko Alderdi Jelztalearen kontrakoa bereziki, euskal gizartearekiko mingarria baizik. Euskadiren bakea nahi dugun ehunka mila euskal herritarren kontrakoa. Euskal gizarteak duen adiskidetze eta bake esperantzarentzat mingarria", gaineratu du Urkulluk.

Era berean, "azken hitzaldia protagonista izan zuen manifestazioan ez zen EAJ izan", azpimarratu du.

Hala eta guztiz ere, EAJk "denon artean etorkizuneko bakea lortzeko lanean" jarraituko duela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea