Politika -

Katalunia

PSOEk U-1agatik jarritako Saenz de Santamariaren gaitzespena kenduko du

Karga polizialengatik Espainiako Gobernuko presidentearen aurka jarritako premiazko interpelazioa kenduko du, "uneotan lehentasuna ez" dela uste izanda.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk Kataluniako karga polizialengatik Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidentearen aurka jarritako premiazko interpelazioa kenduko du astearte honetan, "uneotan lehentasuna ez" dela uste izanda.

Sozialisten talde parlamentarioko iturriek azaldu dutenez, goizean zehar Kongresuko erregistroan Saenz de Santamaria gaitzesteko ekimena kentzea eskatuko dute.

Halere, "aurrerago" erantzukizunak eskatuko dituztela adierazi dute, Katalunian urriaren 1ean izan ziren karga polizialengatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Katalunia Albisteak Alderdi Sozialista Bartzelona albisteak Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua