Politika -
'Imanol' taldea
Guardia Zibilak berriro miatu du Atristainen etxebizitza
Miaketa Javier Atristain aurrean zela egin dute. Agenteek kutxa batzuk zeramatzaten Donostiako etxebizitzatik alde egin dutenean.
Erredakzioa
Guardia Zibilak Javier Atristainek Donostian duen etxebizitza berriro arakatu du gaur. Atristain beste bi lagunekin atxilotu zuten Gipuzkoan ETAko ustezko kidea izateko susmopean.
40 urteko Atristain Gorosabel helikopteroz eraman dute Madriletik Donostiara. Bigarren miaketa honetan armairu faltsu batean armak aurkitzen saiatu dira. Guardia Zibilek kutxa batzuk zeramatzaten atxilotuaren etxetik atera direnean.
Atristainen etxebizitza San Martin kalean dago, Donostiako erdigunean, eta iragan asteazkenean arakatu zuten lehen aldiz, Atristain atxilotu eta ''Imanol'' komandoa desegin zuten egunean, hain zuzen.