Politika -

Katalunia

'Hitzetatik benetako ekintzetara' pasatzeko eskatu dio Zoidok Puigdemonti

Barne ministroak esan duenez, Espainiako Gobernuaren "lehentasuna" Generalitateko presidenteak "gogoeta egitea eta normaltasun instituzionalaren ildora itzultzea" da.

Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroa. EFE
Juan Ignacio Zoido
Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroa. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Ignacio Zoido Barne ministroak igande honetan esan duenez, Espainiako Gobernuaren "lehentasuna" Generalitateko presidenteak "gogoeta egitea eta normaltasun instituzionalaren ildora itzultzea, Katalunian Zuzenbide Estatua berreskuratzea" da. Hori dela eta, "benetako ekintzak" eskatu dizkio, "hitz hutsen" ordez.

Kazetariei egindako adierazpenetan, Zoidok Puigdemontek egindako azken adierazpenez hitz egin du, "bakean, gizalegean, soseguan, eta irmotasunean eta demokrazian” direla errepikatu du hark "hartzeko dauden erabakien oinarri". Sevillan izan da Zoido, Eurostars Torre hotelean, bertan egingo dute astelehenean Espainia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italia eta Polonia herrialdeetako Barne ministroen G6 bilera.

"Zalantzarik gabe, bakean, irmotasunean eta demokrazian oinarritzea ezin da ulertu legezko testuinguru baten barruan, eta hori da gure ustez Konstituzioaren zentroa, Zuzenbide Estatuarena eta botere banaketarena”, nabarmendu du ministroak. Haren hitzetan, "ezinbestekoa" da Puigdemontek "Kataluniako gizarteari entzutea, eta Katalunia amildegi ertzera eraman duten gutxiengo erradikalaren presioengatik eramaten ez uztea".

Zoidok azaldu duenez, "egoera hau berriz bideratzeko garaiz dabiltza, Puigdemont oraindik normaltasun instituzionalera itzultzeko denbora dauka", Generalitatea "lege barruan eta Konstituzio barruan egon dadin, eta horrek egonkortasuna ekarri dezan arlo ekonomikoan, eta lanpostuak sortzeko garaian".

Ministroaren ustez”, Kataluniako gizartea "oso banatuta dago", eta "erradikalizatuta dauden Gobernuko kideekin Puigdemontek eraman duen deriba separatistak zalantzarik gabe bultzatu duen gatazka sozial indartsua" dago. Horrek “enpresek alde egitea eta gizarte banatua” eragin dituela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua bideoak Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès bideoak