Politika -

Auzitegi Nazionala

Traperok, Sanchezek eta Cuixartek bigarrenez deklaratuko dute gaur

Teresa Laplana ere deituta dago. Guardia Zibilak epailearen esku utzitako datu berriek eragin dute bigarren deklarazio hau.

Trapero, Sànchez eta Cuixart, aurreko deklarazioaren egunea. EFE
Trapero, Sànchez eta Cuixart, aurreko deklarazioaren egunea. EFE
Josep Lluis Trapero Auzitegi Nazionalera iritsi da

0:53

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen burua, Teresa Laplana Esquadra Mossoen intendentea, Jordi Sanchez ANCko presidentea eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitu dituzte berriz ere astelehen honetan, ustezko sedizio delitua ikertzeko Carmen Lamela epaileak abiatutako ikerketaren harira.

Guardia Zibilak epailearen esku utzitako datu berriek eragin dute bigarren deklarazio hau. Zehazki, Katalunian irailaren 20ean eta 21ean eta urriaren 1eko erreferendumean gertutakoaren inguruan Guardia Zibilak egindako atestatuetan bildutako datuak dira.

Lamela epaileak jada deklarazioa hartu zien urriaren 6an, baina egun horretan bertan Guardia Zibilak txosten berriak aurkeztu zituen. Horietan jasotzen denez, laurak independentziaren estrategiaren baitan Kataluniako Gobernuaren organigramako kide ziren. Guardia Zibilaren txosten horrek independentzia lortzeko bi batzorde zehazten ditu: estrategikoa (bertan egongo lirateke Sànchez eta Cuixart) eta exekutiboa (Mossoek bideratuta). Beraz, Mossoek Generalitatearen egoitzen erregistroetan eta urriaren 1eko erreferendumean izandako paperaz galdetu nahi du epaileak; Sanchezen eta Cuixarten kasuan, independentzia planaren diseinuan izandako paperaren inguruan.

Sedizio delituaEpaileak ikertzen duen ustezko sedizio delitua irailaren 20an eta 21ean izan zen (nahiz eta atestatuan urriaren 1a jaso duten). Guardia Zibilaren arabera, Mossoen jarreran "gelditasun argia" egon zen, bai Generalitateko egoitzen miaketen kontrako mobilizazioetan eta baita erreferendumean ere. Sànchezek eta Cuixartek, berriz, "jendetza oldartu" zuten, protestara deituta, Guardia Zibilaren txostenean jasotzen denez.LekukoakSedizioa dela-eta ikertutako lau lagunekin batera, epaileak beste hiru lekuko deitu ditu deklaratzera astelehen honetan: bi guardia zibil eta miaketak deitu zituen Bartzelonako epaitegiko idazkari judiziala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Eguneko albisteak