Politika -

Katalunia

EH Bilduren ustez Konstituzioaren erreformak ez du ezer konponduko

EH Bilduren hitzetan, Konstituzioaren erreformak ez du ezer konponduko, "Kataluniaren eta Euskadiren erabakitzeko eskubidea errespetatzen ez delako".

EH Bilduren bilera gaur, Legebiltzarrean. EFE
EH Bilduren bilera gaur, Legebiltzarrean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileren hitzetan, Konstituzioaren erreformak ez du ezer konponduko, "Kataluniaren eta Euskadiren erabakitzeko eskubidea errespetatzen ez delako". Horren harira, Espainiako Estatuarekin ezin dela ezer adostu esan du.

Eusko Legebiltzarrean EH Bilduk egindako bilerara sartu aurretik Iriartek hedabideei aditzera eman dienez, gaur, Hispanitatearen egunean, EH Bilduk ez du "zer ospatzerik"; eta, hori dela eta, alde batetik, legebiltzarreko gaiak jorratzeko bildu direla, eta, bestetik, Kataluniako egoerari eta horrek Euskadin izan ditzakeen ondorioei buruz berba egiteko elkartu direla azaldu du Iriartek.

Mariano Rajoyk Kataluniako Gobernuari egindako eskakizunaren harira, "argi dago Espainiako Gobernuak ez duela Kataluniarekin ezer ere negoziatzeko asmorik", esan du Iriartek.

"Espainiak ezetza eman dio Kataluniari, eta ez dirudi alde bien arteko negoziazioa emango denik", azaldu du bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Eusko Legebiltzarra albisteak Espainia Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Albisteak