Politika -

ESKUIN MUTURREKOEN ERASOA

Atxilotu bat, eskuin muturrekoek U-9an Valentzian egindako erasoengatik

Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute Valentzian, Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariaren dimisioa eskatzeko.

Eskuin muturreko taldeek manifestazio bati eraso zioten urriaren 9an Valentzian. Argazkia: EFE
Eskuin muturreko taldeek manifestazio bati eraso zioten urriaren 9an Valentzian. Argazkia: EFE
Eskuin muturreko taldeek manifestazio bati eraso zioten urriaren 9an Valentzian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du gaur, urriaren 9ko manifestazioan Valentzian, Diada egunez, parte hartzen ari ziren manifestariei eskuin muturreko taldeek egindako erasoekin lotura duelakoan.

Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkaritzak EFE albiste agentziari baieztatu dionez, urriaren 9ko manifestazioari egindako erasoa ikertzeko abiatutako polizia operazioaren baitan egin dute atxiloketa. Halaber, erasoen hainbat irudi ikuskatu ostean, Poliziak ez du baztertzen atxiloketa gehiago burutzea.

Bestalde, Valentziako Fiskaltzak izapideak ireki ditu talde neonaziek Diada eguneko manifestazioan parte hartzen ari zirenei egindako erasoak ikertzeko. Halaber, Poliziaren ikerketari buruzko "txosten xehatua" bidali dio Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkaritzak Fiskaltzari.

Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariaren dimisioa eskatu dute

Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkaritzaren aurrean, Juan Carlos Moragues Espainiako Gobernuaren ordezkariaren dimisioa eskatzeko, eta "Erasorik ez, erantzunik gabe" aldarrikatzeko. Arran, Endavant eta Gatzara taldeek egin dute gaurko deialdia.

Manifestariak 19:00etan elkartu dira Colon kalean, eskuin muturreko taldeek astelehenean egindako erasoak salatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko azken orduko albistea Valentziako Erkidegoa Ultraeskuineko alderdi politikoak