Politika -

Katalunia

Mossoek Parlamenturako sarbidea itxi dute, segurtasun neurrien artean

Gaur, goizeko lehen ordutik, Mossoek ibilgailuak jarri dituzte parkerako sarrera guztietan, baita Parlamentuko eraikinaren ondoan ere.

Mossoak Ciutadellaren parkearen atean. Argazkia: EFE
Segurtasun neurri bereziak jarri dituzte Parlamentaren inguruan

1:33

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek gaur, asteartea, goizean baieztatu duenez, "segurtasun neurriak direla eta", Bartzelonako Ciutadellako parkea (Kataluniako Parlamentua bertan dago) herritarrentzat itxita egongo da egun osoan.

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak agerraldia egingo du 18:00etan, berak eskatuta, U-1eko erreferendumaren emaitzak jakinarazteko, eta baliteke Kataluniaren independentzia aldarrikatzea.

Gaur, goizean goiz, Mossoek ibilgailuak jarri dituzte parkerako sarrera guztietan, baita Parlamentuko eraikinaren ondoan ere.

Gainera, Mossoek jakinarazi dutenez, egoitzan segurtasuna bermatzeko helburuarekin itxi dute parkea, eta igandeko manifestazioan gertatutakoa gogorarazi dute: pertsona talde batek Ciutadellako parkearen ate bat apurtu zuen, eta Parlamentura abiatu zen, erasokor.

Parlamentuaren eraikinera heldu zirenean, arrautzak eta beste hainbat gauza jaurti zituzten eraikinaren aurrealdearen kontra, Mossoek egoitza inguratzen zuten bitartean, taldeak aurrera egin ez zezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Gaurko azken orduko albistea