Politika -

KATALUNIA

Puigdemont independentzia adierazpenari azken ukituak ematen ari da

Generalitateko presidenteak 18:00etan egingo du agerraldia Kataluniako Parlamentuan.

Carles Puigdemont Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Puigdemontek egoera politikoaz hitz egingo du Parlamentean, arratsaldean

1:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidentea independentzia adierazpenari azken ukituak ematen ari da. Aurreikuspenak betetzen badira, Puigdemont presidenteak independentzia aldarrikatuko du Kataluniako Parlamentuan 18:00etatik aurrera egingo duen agerraldian. Hainbat iturri soberanistek albiste agentziei azaldu dietenez, "prozesu konstituziogilea" abiatzea proposatuko du bere hitzaldian.

Agerraldiaren bezperako eguna, astelehena, frenetikoa izan da eragile soberanistentzat; izan ere, Puigdemonten agerraldiaren ondotik ireki daitezkeen eszenatokiez hitz egiteko tartea hartu dute.

Prozesu independentistako hainbat ordezkarik -Carles Puigdemont, Oriol Junqueras, alderdi eta erakundeetako ordezkariak eta buruzagi ohiak- bilera andana egin dituzte goizez eta arratsaldez, independentzia adierazpenari azken ukituak emateko. Hala ere, azken testua gaur bertan amaituko dute, agentzien arabera.

Agentzien esanetan, Puigdemontek bi puntu azpimarratuko ditu bere hitzaldian: batetik, bere Gobernuak Estatu espainiarrarekin hitz egiteko duen borondatea; bestetik, bitartekaritza bilatzeko premia.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Albisteak Pere Aragonès