Politika -

Katalunia

ANCk mobilizazioa deitu du Lluis Companys pasealekuan

Bi pantaila erraldoi jarriko dituzte Carles Puigdemonten agerraldia zuzenean jarraitzeko.

Urriaren 3an Bartzelonan egindako mobilizazio jendetsua. Argazkia: EFE
Urriaren 3an Bartzelonan egindako mobilizazio jendetsua. Argazkia: EFE
Urriaren 3an Bartzelonan egindako mobilizazio jendetsua. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemontek astearte honetan independentzia aldarrikatuko duelakoan, Kataluniako Asanblada Nazionalak mobilizazioa deitu du Lluís Companys pasealekuan, 18:00etan.

Hasieran Parlamentuaren ondoan deitu du, baina Mossoek egoitzaren ingurua hesitu dutenez, arratsaldean egitekoa den saioaren segurtasun neurriak direla eta, lekuz aldatzea erabaki dute.

Bilkura 'Gure erakundeekin batera egin dezagun aurrera! Kaixo errepublika' lelopean egingo dute.

Kataluniako Parlamentuaren inguruak –Lluis Companys etorbidea eta Til·lers pasealekua- jendez betetzeko deia egin du.

Carles Puigdemonten agerraldia eta Parlamentuko saioa zuzenean jarraitzeko bi pantaila erraldoi jarriko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Albisteak Pere Aragonès albisteak