Politika -

Katalunia

Rajoy, 155. artikuluaz: 'Ez dut ezer baztertzen, dena bere garaian'

Espainiako Gobernuko presidenteak esan du galaraziko dutela "edozein independentzia aldarrikapen zeozertan gauzatzea".

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak asteburu honetan esan du ez duela baztertzen Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea, baina neurri hau edo salbuespen egoerari lortutako beste neurririk jorratu baino lehen hitz egin behar duela beste indar politiko batzuekin. Horri lotuta, Rajoyk esan du "elkarrizketa nahiko iraunkorra" ari dela izaten PSOE eta Ciudadanos alderdiekin.

"Egokiena litzateke neurri drastikorik hartu behar ez izatea, baina horretarako zuzenketak egon beharko lirateke, esan du El País egunkarian kaleratutako elkarrizketa batean.

Espainiako presidenteak azpimarratu du "Espainia ez dela zatituko" eta "batasun nazionala mantenduko dela". "Legediak gure esku jartzen dituen instrumentu guztiak erabiliko ditugu. Gobernuari dagokio erabakia hartzea unerik egokienean. Jende askori entzun diogu. Uste dut badakigula zer pentsatzen duten espainolek. Jakin behar dute Gobernuak badakiela zer egin behar duen", azpimarratu du.

"Gauza bat esan nahi dut argi eta garbi: Independentzia aldarrikapenaren mehatxua desagertzen ez den bitartean, oso zaila izango da Gobernuak neurririk ez hartzea". "Legalitatera itzultzen ez den bitartean, nik ez dut negoziatuko", esan du. Espainiako Gobernuko presidenteak esan du galaraziko dutela ‘’edozein independentzia aldarrikapen edozertan gauzatzea” eta "Espainia Espainia izaten jarraituko duela, urte askotan".

Mossoen jarrera Urriaren 1ean Mossoek izandako jarreraz galdetuta, Rajoyk esan du bai Mossoak eta baita Polizia Nazionala eta Guardia Zibila ere epaileen agindupean zeudela Katalunian. Eurek dira erabaki behar dutenak behar bezala jardun zuten ala ez, Mariano Rajoyren esanetan. Halaber, baieztatu egin du ‘’gauzak normaltasunera itzuli arte” izango direla Guardia Zibilaren agenteak Katalunian.

Hauteskundeak aurreratzea eta Konstituzioaren erreforma Kataluniak bizi duen egoeraren aurrean, Rajoyk ziurtatu du ez duela ‘’inolako” asmorik hauteskunde orokorrak aurreratzeko. Halaber, uste du ez dela une egokia Konstituzioaren balizko erreforma baten inguruan hitz egiteko. “Etorkizunean gauza askoren inguruan hitz egin ahalko da. Baina esan dezakedana da ez diedala hainbat gauzari uko egingo, tartean subiranotasun nazionalari eta batasun nazionalari. Hitz egin daiteke; badago jada Kongresuan Batzorde bat. Baina hori dena etorkizunerako da, eta egunotako desafioarekin zerikusirik ez duen bitartean

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Mariano Rajoy Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua argazkiak Alderdi politikoak bideoak