Politika -
Kataluniako erreferenduma
'Kataluniak merezi du independentzia, eta orain erabakiak hartu behar dira'
Artur Masek ukatu egin du deklaratu izana Katalunia independentziarako "prest" ez dagoela.
eitb.eus
Artur Mas Generalitateko presidente ohiak adierazi du Kataluniak "Estatu independente bihurtzeko eskubidea" irabazi duela, eta gaineratu du orain "erabakiak hartu" behar direla".
"Eskubide hori nola gauzatu da orain galdera nagusia, eta, noski, erabakiak hartu behar dira. Baina erabaki horiek helburu bat izan behar dute: kontua ez da independentzia nola aldarrikatu, baizik eta independentzia nola gauzatu”, hausnartu du, Financial Times egunkarian egindako elkarrizketa batean.
Elkarrizketak hautsak harrotu ditu Espainian eta Katalunian. Izan ere, egunkari britainiarrak “Katalunia ez dago prest independentziarako” esan izana egotzi dio, baina agintari ohiak ukatu egin du, eta Vilaweb hedabidean elkarrizketaren zati horren audioa publikatu du, hori erakusteko.