Politika -

Estradizioa

Belgikak Zengotitabengoa ETAko ustezko kidea Espainiaratuko du

Zengotitabengoaren aurkako euroagindua onartu dute eta aste honetan estraditatuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselako Epaitegiak Ganteko Apelazio Auzitegiaren epaia berretsi du. Beraz, Luis Maria Zengotitabengoa ETAko ustezko kidearen aurkako euroagindua onartu eta Espainiaratu egingo dute.

Horren abokatuak Eferi jakinarazi dionez, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian helegitea aurkeztea aztertzen ari da. Dena den, errekurtso horrek ez du epaia bertan behera uztea ekarriko eta, horrenbestez, Zengotitabengoa aste honetan bertan utziko dute Espainiako agintarien esku, iturri berek aditzera eman dutenez.

Abuztuaren 21ean Ostenden (Belgika) atxilotu zuten Zengotitabengoa eta babes politikoa eskatu zuen, baina Belgikako agintariek eskaera hori atzera bota zuten irailaren 9an.

Espainiako segurtasun indarren arabera, ETAko ustezko kideak Obidoseko (Portugal) etxe batekin eta Zamoran atzemandako furgoneta batekin lotura du. Lehergaiak aurkitu zituzten bai furgonetan bai aipatu etxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea