Politika -
Kataluniako erreferenduma
Podemos Gure Esku Dagok deitutako manifestazioan izango da larunbatean
Irailaren 16ko manifestazioan egon ez ziren arren, oraingoan "demokraziaren eta elkarrizketaren defentsaren alde" parte hartuko dutela esan dute.
Agentziak | Erredakzioa
Kataluniako erreferenduma babesteko, larunbatean, Bilbon, Gure Esku Dago plataformak deitutako manifestazioarekin bat egingo du Podemos Euskadik.
Alderdi horrek ez zuen parte hartu irailaren 16an, Bilbon, Gure Esku Dago plataformak deitutako lehen manifestazioan, baina oraingo honetan manifestazioan izango dela jakinarazi du "demokraziaren eta elkarrizketaren defentsaren alde".
“Herritarrek eta alderdi politikek eskubide demokratikoetan oinarritutako Estatua defendatzeko eguna dugu larunbatekoa”, esan dute gaur Podemos Euskaditik.
Gure Esku Dago plataformak atzo aurkeztu zuen larunbateko manifestazio deialdia, EH Bilduren eta EAJren babesarekin, eta ELA eta LAB sindikatuenarekin batera.