Politika -

Erabaki irmoa

Auzitegi Nazionalak Alfredo Remirez kartzelaratzea erabaki du

Abokatuek aurkeztutako helegitea atzera bota du Auzitegiak, eta Amurrioko txupinazoan, 2009an, presoen sakabanaketaren kontra egindako protestagatik espetxeratzea erabaki du.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Remirezen abokatuak aurkeztutako helegitea atzera bota du Auzitegi Nazionalak, eta espetxeratzeko erabakia hartu du Amurrioko (Araba) txupinazoan, 2005ean, presoen sakabanaketaren kontra egindako protestagatik.

Abokatuen helegitea atzera bota du Auzitegi Nazionalak, aiaraldea eta naiz atariek jakitera eman dutenez. Remirezen (@erreharria) abokatuak azaldu duenez, erabaki irmoa da.

2017ko otsailean, Remirez epaitu zuten, Twitter sare sozialean terrorismoa goratzea egotzita.

Espetxea saihesteko, urte eta erdiko espetxe-zigorra eta 14 urte eta sei hilabetez kargu publikoan aritzeko debekua onartu zituen Remirezen defentsak.

Orain, kartzelan ez sartzeko eskaera atzera bota du Auzitegi Nazionalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Amurrio Politika albisteak Presoak argazkiak Albisteak