Politika -

Kataluniako erreferenduma

'Kataluniarako adostutako konponbidea bilatzera behartuko dugu Rajoy'

PSOEko idazkari nagusi den Pedro Sanchezek galdetu duenez, "zertarako balio du auzitegien esku bere funtzioak uzten dituen Espainiako Gobernu batek?".

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak larunbat honetan adierazi duenez, Gobernuaren paralisi politikoak Kataluniako irtenbide politikoa geldiarazten du; horren aurrean, Sanchezek esan duenez, auzia eztabaidatzera eta adostutako konponbidea bilatzera Mariano Rajoy behartuko dute sozialistek.

PSCk ikasturte politikoaren irekiera ekitaldian parte hartu du Sanchezek, eta bere buruari galdetu dio "zertarako balio du auzitegien esku bere funtzioak uzten dituen Espainiako Gobernu batek?".

"Legerik gabe ez dago irtenbiderik, baina ezta politikarik gabe", azpimarratu du buruzagi sozialistak. "Puigdemontek ez du Katalunia osoa ordezkatzen, ezta Mariano Rajoy Espainia osoa ere", gaineratu du.

Eztabaida-batzordea

Sanchezek azaldu duenez, Kataluniako krisian hiru jarrera daude: Carles Puigdemont Generalitateko presidentearena (eztabaidatu gabe bozkatzearen alde); Mariano Rajoy Gobernuko presidentearena (bozkatu gabe eztabaidatzearen alde); eta PSOErena (eztabaidatzearen eta legezko bozketa baten alde).

"Eta azkenik argazkilaria dago", Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiari aipamena eginda, "daukagunarekin, argazkia proposatzen du". "Argazkia-kamera bat eros eta argazkilari bat jar ditzala", erantzun dio Riverari.

Buruzagi sozialistarentzat, dena dela, "lehenengoa eztabaidatzea da", hori bai, aitortu du "legez kanpoko ekintzak zigortu behar" direla, baina "eskubideak murriztu gabe". Parlamentuko indar guztien artean irtenbide bat bilatzeko asmoz, PSOEk Kongresuan sustatutako eztabaida-batzordea justifikatu du horrela Sanchezek. 2010ean izandako Kataluniako Estatutuaren aurkako epaia hartu beharko du abiapuntutzat batzorde horrek, buruzagi sozialistak azaldu duenez.

"Ez dago sigletarako ezta ideologietarako tarterik orain", esan du. Batzorde horrek "hasteko puntu berria" markatuko du, "Rajoyk irabaziko ez duen, eta Espainia eta Katalunia apurtuko duen" gatazka konpontzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Alderdi Sozialista Rajoy Bartzelona Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak Pedro Sánchez argazkiak Eguneko albisteak Pere Aragonès albisteak