Politika -
Katalunia
300 ikaslek Bartzelonako Unibertsitatean igaro dute gaua
Erabakitzeko eskubidearen aldeko protestekin "jai-giro aldarrikatzailean" jarraitzeko asmoa dute ikasleek, gazteek jakinarazi dutenez.
Agentziak | Erredakzioa
300 ikaslek inguruk bart arratsaldean okupatutako Bartzelonako Unibertsitatearen (UB) eraikin historikoan igaro dute gaua, Kataluniako Gobernuak urriaren 1erako deitutako erreferendumaren alde.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko protestekin "jai-giro aldarrikatzailean" jarraitzeko asmoa dute ikasleek, eraikin historikoa okupatu duten gazteek jakinarazi dutenez.
Larunbat honetan jarduera desberdinak antolatu dituzte: tailerrak, hitzaldiak, eztabaida-saioak, musika emanaldiak eta bestelako herri ekimenak.
Bartzelonako Unibertsitate plazaren ondoan dagoen eraikin historikoa okupatu duten ikasleak hainbat sindikatu eta erakundeetako kideak dira.