Politika -

Kataluniako erreferenduma

U-1ean non bozkatu azaltzen duen helbide berri bat zabaldu du Puigdemontek

"Zelaiari ezin zaizkio ateak jarri: urriaren 1ean botoa ematea non dagokizun aurkituko duzu webgune honetan", esan du Twitter bidez zabaldutako mezu batean. Epaileak hiru desaktibatzeko eskatu du.

U-1eko hauteslekuen webgunea. Artxiboko irudia: EiTB
U-1eko hauteslekuen webgunea. Artxiboko irudia: EiTB
Carles Puigdemont: 'Zelaiari ezin zaizkio ateak jarri'

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 1eko erreferendumean bozkatzeko hauteslekuen berri ematen duen webgune berri baten helbidea zabaldu du larunbat goiz honetan Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak.

Hauteslekua kontsultatzeko helburuarekin joan den ostegunean martxan jarritako webgunea bertan behera uzteko agindua eman zuen Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Dena dela, larunbat honetan erabilgarri dago oraindik.

Zehazki, hauteslekuen berri ematen duen webgunea “berehala lineatik kanpo uzteko eta edozein sarbide desaktibatzeko” agindua eman zuen atzo, ostirala, Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Halaber, webgunea bertan behera uzteko beharreko "neurri teknikoak" hartzeko eskatu zion Guardia Zibilari.

"Zelaiari ezin zaizkio ateak jarri: urriaren 1ean botoa ematea non dagokizun aurkituko duzu webgune honetan", esan du Puigdemontek Twitter bidez zabaldutako mezu batean.

Erreferendumari buruzko hiru webgune desaktibatzeko eskatu du epaileak

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak larunbat arratsalde honetan erreferendumari buruzko hiru webgune desaktibatzea eskatu du, baita antzeko edozein webgune edo domeinu blokeatzea ere.

Mercedes Armas magistratuaren ebazpena izan da, Fiskaltzak Kataluniako Gobernuaren aurka jarritako kereilatik datorren auziaren izapidegilea.

Hiru webguneak honako hauek dira: onvotar.garantiespelreferendum.com, http://www.referendum.fun eta https://gateway.ipfs.io. Azken hori Puigdemontek zabaldutakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak berriak Albisteak Pere Aragonès argazkiak