Politika -
ETAri elkarrizketa 'Gara'n
ETAren elkarrizketa 'betiko gauza bera' da Gobernu eta alderdientzat
ETAko bi kideen hitzak axolagabetasunez hartu dituzte, armak betirako uzteko eskaera behin eta berriro egiten duten bitartean.
Erredakzioa
Gobernuak ETAko bi kideri egindako elkarrizketa komentatzeari uko egin diote. Gara egunkariak publikatutako elkarrizketa horretan, "ETA behin betiko su-eten egiaztagarri baten aldeko gogoa" daukatela esaten dute.
Gauzak honela, Espainiako Gobernuak komunikatuak baino ekintzak nahi dituztela adierazi dute eta, batik bat, ETAk armak behin betiko uztea.
Barne Ministerioko iturriek esan dutenez, ETAk egin behar duena "indarkeria betirako uztea da". Ministerioko arduradunek eszeptizismoa agertu zuten ETAk irailaren 5ean bere ekintzen etena iragarri zuenean. Orduan ere, gaur egindako eskaera berdina egin zioten: armak uztea.