Politika -
politika orokorreko bilkura
Eskuduntzak 'salerostea' egotzi dio Elkarrekin Podemosek Urkulluri
Lander Martinezen esanetan, EAJk "ez du kezkarik edozeinekin akordioak lortzeko euro gutxi batzuren truke, edo eskuduntza baten truke".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lander Martinez Elkarrekin Podemos koalizioko bozeramaileak transferitzeko dauden eskuduntzak PPrekin "salerosten ibiltzea" egotzi dio Iñigo Urkullu lehendakariari
Lander Martinezek (Podemos) eta Jon Hernandezek (Ezker Anitza-IU) hartu dute hitza Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidan, Elkarrekin Podemos koalizioaren izenean.
Martinezek kritikatu duenez, EAJk "ez du kezkarik edozeinekin akordioak lortzeko euro gutxi batzuren truke, edo eskuduntza baten truke".
Agintari ezkertiarrak aitortu egin du PSOEren eta PPren gobernuek uko egin diotela transferitzeko dauden eskuduntzak emateari, baina azken hamarkadetan eskuduntzak "txanpo truke" erabili izana egotzi dio EAJri.
Elkarrekin Podemoseko bozeramaileek Jaurlaritzako industria politika ere kritikatu dute, eta Edesa, CEL, Xey eta Naval enpresen egoeren aurrean emandako erantzuna ere bai. Horren ildotik, "oso gaizki" jokatu duela leporatu dio Gobernuari.
Bestalde, berdintasuna, indarkeria matxista, hezkuntza eta laguntza sozialen "kudeaketa txarra" hizpide hartu ez izana ere aupegiratu diote Urkulluri.
Bere aldetik, Jonan Hernandezek salatu egin du langileen prekarietatea, batik bat gazteen, emakumeen eta 55 urtetik gorako pertsonen artean.
Gainera, Kataluniako egoerari dagokionez, arazoak "politikarekin" konpondu behar direla ohartarazi diote Espainiako Gobernuari.