Politika -

Kataluniako erreferenduma

Guardia Zibilak Kataluniako 14 atxilotuei sedizioa leporatu die

Era berean, atzo erreferendumeko prestaketaren aurkako operazioan atxilotutako pertsonei diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta desobedientzia egotzi diete.

Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu zituen atzo, erreferendumaren aurkako operazioan. Argazkia: EFE
Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu zituen atzo, erreferendumaren aurkako operazioan. Argazkia: EFE
Katalunian atxilotuetako bederatzik Guardia Zibilaren esku jarraitzen dute

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzitako erreferendumaren prestaketaren aurka operazioa martxan jarri zuen atzo epaile batek. Sarekadan 14 pertsona atxilotu zituzten guardia zibilek. Sedizioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta desobedientzia leporatu die Guardia Zibilak atxilotuei.

Iturri judizialek jakitera eman dutenez, erreferendumeko prestaketaren arduradunak atxilotzeko aginduetan sedizio delitua gaineratu zuen Guardia Zibilak. Bartzelonako epaileak beste hiru egotzi dizkie: diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta desobedientzia.

Sedizioa, Zigor Kodearen arabera ordena publikoaren kontrako delitua da. ?Indarkeriarekin edo arauetatik kanpo, Legediaren aplikazioa edo agintarien, erakunde ofizialen edo funtzionarioen agintea eragozteko publikoki matxinatu? diren pertsonak zigortzen ditu sedizioak.

Oraingoz, epailea 20 bat pertsona ikertzen ari da, diru publikoa bidegabe erabiltzea, desobedientzia eta prebarikazioagatik. Hala ere, azkenean magistratuak erabaki beharko du atxilotuei leporatzen zaizkien delituak.

Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu zituen atzo, horien artean Generalitateko goi-kargudunak. Honezkero hiru atxilotu aske geratu dira, baina epaileak deitzen dituenean agerraldia egin beharko dute, Guardia Zibilaren aurrean deklaratzeari uko egin ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak