Politika -

Bruselako Adierazpena

Nazioarteko bitartekariek adierazpen batean erantzungo diote ETAri

Bruselako Adierazpenaren sinatzaileek agerraldia egingo dute, testua "arretaz" irakurri ondoren, Brian Currinek iragarri duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselako Adierazpenaren sinatzaileek, tartean Brian Currin Hego Afrikako bitartekaria, adierazpen publikoa egingo dute ETAren azken iragarpena baloratzeko.

Lokarrik iragarritako ohar batean, ETAren testua "arretaz" irakurri duela esan du. Horrez gain, Brusselako sinatzaileei kopia bana helarazi die.

"Kontsultarako tartea hartu ondoren eta hainbat ekarpen jasota", adierazpen publikoa egingo dute, Currinek jakinarazi duenez.

"Une garrantzitsua bizi dugu; inteligentziaz, pazientziaz eta erreflexioz heldu behar diogu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea