Politika -
Fiskaltzak
Erreferenduma babesten duten bost alkate deklaratzera deitu dituzte
Espainiako Estatuko fiskal nagusiak automonia erkidegoko lau diputaturi eta Kongresuko beste diputatu bati bidali dizkie deklaratzeko zitazioak. Bostak dira forudunak.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Manuel Maza Espainiako Estatuko fiskal nagusiak urriaren 1eko erreferenduma babesten duten lehenengo bost alkateak deklaratzera deitzeko agindua eman dio Kataluniako fiskal nagusiari. Forudun baldintza duten autonomia erkidegoko lau diputatu eta Kongresuko beste diputatu bat dira zitazioa jaso dutenak.
Hori horrela, Mollerussa (Marc Solsona), Seo de Urgell (Albert Batalla), Valls (Albert Batet) eta Villanova i la Geltú ( Neus LLoveras) herrietako alkateek ikertu gisa deklaratu beharko dute Kataluniako Justizia Auzitegiaren aurrean, eta beren abokatuen babespean. Ferran Bel Tortosako alkateak, ordea, Auzitegi Goreneko Fiskaltzari erantzun beharko dio.
Fiskal nagusiak ikerketak abiatzeko agindu du, udalak "erreferendum ilegala antolatzen laguntzen ari diren" argitzeko.
Forudun ez diren alkateei dagokienez, ikerketarekin laguntzen ez badute, eta zitazioa jasotakoan epaitegietara deklaratzera ez badoaz, atxilotzeko agindu die fiskal nagusiak Esquadra Mossoei.
Mazaren hitzetan, "gutxienez" bi delitu egotziko dizkiete "autodeterminaziorako erreferendum ilegala antolatzeko lanetan" parte hartzen duten agintariei, funtzionario publikoei edo horiek laguntzen dituztenei: desobedientzia eta prebarikazio delituak.