Politika -
Kataluniako Erreferenduma
Erreferendumaz ez informatzeko agindu dio Auzitegi Konstituzionalak TV3i
Auzitegi Konstituzionalak jakinarazpen bat igorri dio TV3ko zuzendariari, erreferenduma egitea ahalbidetu dezaketen akordio eta jarduerei buruzko informaziorik eman ez dezala aginduz.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako erreferendumari buruzko informaziorik ez emateko agindu dio TV3 Kataluniako telebista publikoari.
Konstituzionalak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren bidali dio agindua Vicent Sanchis TV3ko zuzendariari. Ohartarazpen horretan, urriaren 1eko erreferenduma debekatuta dagoela gogorazten du.
Horrela bada, "erreferenduma egitea ahalbidetu dezaketen akordio eta jarduerei buruz ez informatzeko" agintzen dio Konstituzionalik TV3ko zuzendariari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea