Politika -
Iruñeko epaitegia
Artxibatu egin dute ETBko 'Euskalduna naiz, eta zu?' saioaren aurkako auzia
Salaketa UPNk eta Poliziaren SUP sindikatuak jarri zuten, saioak "Espainiarekiko gorrotoa" sustatzen zuelakoan.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko epaitegiak artxibatu egin du ETBko 'Euskalduna naiz, naiz eta zu?' saioaren aurkako auzia.
Salaketa UPNk eta Poliziaren SUP sindikatuak jarri zuten, saioak "Espainiarekiko gorrotoa" sustatzen zuelakoan.
Ebazpena dio programan azaldun ziren lagunen adierazpen batzuk "desegokiak" izan daitezkeela, "baina saioaren testuingurua bere osotasunean kontuan hartuta, ez dago Espainia iraintzeko deliturik”.
Ildo horretan, Espainiako banderaren edo ereserkiaren kontrako adierazpenak egitea delitua ez dela dio.
Horrenbestez, 'Euskalduna naiz, eta zu?' saioak "Espainiarekiko gorrotoa" sustatzen ez duela ondorioztatu eta salaketa artxibatzea erabaki du epaileak.