Politika -
Parlamentuak onartua
Konstituzionalak bertan behera utzi du Kataluniako trantsizio legea
Espainiako Gobernuak deskonexio lege nagusiaren kontra aurkeztutako helegitea onartu du Auzitegiak.
Agentziak | Erredakzioa
Espero zen bezala, Kataluniako trantsizio legea bertan behera uztea erabaki du Auzitegi Konstituzionalak. Espainiako Gobernuak deskonexio lege nagusiaren kontra aurkeztutako helegitea onartu du Auzitegiak, eta horrenbestez, Kataluniako Parlamentuak onartutako legea bertan behera geratu da, kautelazko neurri gisa.
Legea baliogabetzearekin batera, bere erabakiak bete beharrekoak direla gogorarazi die Auzitegiak Kataluniako Gobernuko eta Parlamentuko kideei.
Espainiako Gobernuak aurkeztuko helegitearen arabera, "1978tik Espainiako elkarbizitza arautzen duten oinarrien aurkako mehatxu eta irainik handiena da" legea.