Politika -
Erreferenduma Katalunian
Guardia Zibilak errolda inprima lezakeen inprimategi bat behatu du
Guardia Zibileko bi ibilgailu Tarragonako Constantí udalerriko inprimategi baten aurrera joan da, zainketa lanak egitera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibila Constantí (Tarragona) udalerriko industrialdean dagoen inprimategi batera joan da iluntzean, urriaren 1eko erreferendumerako errolda bertan inprima lezaketelakoan.
EFE agentziak egiaztatu duenez, Guardia Zibilaren bi ibilgailu joan dira inprimategi aurrera, eta zainketa lanetan hasi dira.
Agenteek inprimategiko langileen autoak miatu dituzte, errolda barruan duten ikusteko.
Guardia Zibila, langileen autoak miatzen. Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Kataluniako Parlamentuak erreferendum legea onartu ondoren abiatu du Guardia Zibilak operazioa.