Politika -

Frantzian atzeman dute

ETAren zulotik gertu ikusitako bi susmagarri bilatzen ari da Polizia

Ezkutalekua sortu berria zen, eta barruan, besteak beste, 29 arma eta agiriak faltsutzeko materiala atzeman dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak asteburu honetan Gard departamenduan ETAri atzemandako ezkutalekua duela gutxi sortutakoa zen, eta barruan 29 arma labur, bi mira teleskopiko eta agiriak faltsutzeko materiala atzeman dituzte, Barne Ministerioak informatu duenez.

Zuloa bi ehiztarik atzeman zuten. Larunbatean, "susmagarriak" zirela iruditu zitzaizkien bi pertsona ikusi zituzten baso-gune batean, eta hurrengo egunean, igandean, ehiztariek eurek harriz egin zituzten eskailera batzuk hautsita zeudela egiaztatu zuten. Harrien azpian hiru bidoi ikusi zituzten eta, beraz, Jendarmeriara deitu zuten.

Ezkutalekua sortu berria zen, eta Segurtasun Indarrek ez zuten kontrolatuta.

Hain zuzen ere, ETAk azken agiria publikatu zuen egunean bertan atzeman zuten. Agiri horretan, erakunde terroristak konpromisoak elkarrekin aztertzeko prest dagoela jakinarazi zien Bruselako Adierazpenaren sinatzaileei. Nazioarteko bitartekariek su-eten egiaztagarria eskatu zioten ETAri testu horrekin, eta urratsekin erantzuteko Espainiako Gobernuari.

Terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek azaldu dutenez, ETAk "eraso ekintza armatuak" ez egitea erabaki badu ere, oraingoz ez dio uko egin hornikuntza lanak egiteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea