Politika -
Ikasturte politikoaren hasiera
Ortuzarrek 'eskua luzatu' dio EH Bilduri, 'herriaren alde lan egiteko'
EAJko presidenteak baldintza hauek jarri dizkio koalizioari: 'Norabidea aldatzea, haztea, eta Podemosi zeharka begiratzeari uztea'.
Agentziak | Erredakzioa
EAJko presidente Andoni Ortuzarrek 'eskua luzatu dio' ezker abertzaleari, 'herrialdearen alde lan egiteko', koalizioak baldintza hauek betetzen baditu: 'Norabidea aldatzea, haztea, eta Podemosi zeharka begiratzeari uztea'.
Jeltzaleen buruak ostiral arratsalde honetan egin dio proposamen hori EH Bilduri, EAJk ikasturte politiko berriari hasiera emateko Zarautzen (Gipuzkoa) egindako ohiko ekitaldian. Joseba Egibar Gipuzkoako Buru Batzarreko presidenteak ere hartu du hitza.
Ekitaldian EAJko hainbat ordezkari politiko izan dira, eta, horiekin batera, Jordi Turull Kataluniako Generalitateko bozeramaile eta Presidentetza kontseilaria izan da, gonbidatu gisa.
Katalunia eta ezker abertzalearen inguruan
Ortuzarrek ezker abertzalearen diskurtsoari eta Kataluniako egungo egoera politikoari eskaini die denbora gehien. Kataluniari dagokionez, "bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea" duela ziurtatu du. Ildo horretatik, "legaltasunaren barruan" erabakitzeko aukera izan behar duela esan du.
Ezker abertzaleari aipamena eginez, eredu turistikoaren kontra "probetxu politikoa ateratzeko helburuarekin" egindako kanpaina "lotsagarria" kritikatu du. Ildo horretatik, "Peter Panen sindromea" dutela leporatu die esker abertzaleko kideei, "heldutasunik gabe, nartzisista hutsa izanik eta arauetatik kanpo daudela pentsatuta".
Dena dela, "heldutasunera iritsi eta herrialde bat, nazio bat eraiki eta Euskadi indartsuagoa eta hobea egin ahal izateko, haiekin bat egitea" nahiago dutela esan du Ortuzarrek.
Katalunia, "nazio bat"
Kataluniari dagokionez, Euskadi bezala "nazio bat" dela ziurtatu du jeltzaleen buruak, eta "aitortua izan behar duen eta eskubide politikoak dituen nazioa" dela berretsi du.
"Katalaniako herritarrek haien etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea dutela uste dugu. Ikuspegi legal batetik tresnak egon badaude eta egon behar dute bere erabakia ezaguna izan dadin eta errealitate bihurtu dadin. Guk uste dugu Kataluniako erakundeek beren herria hautestontzietara deitzeko behar besteko zilegitasuna dutela", nabarmendu du Ortuzarrek.
Euskadik ere bere etorkizuna erabaki ahal izateko aldarria egin du jeltzaleen buruak, eta "bide horretan gidatzeko erantzukizuna euskal erakundeetan besterik ez" dutela jartzen ziurtatu du. Dena dela, Katalunian eta Euskadin "hasitako bideak berdinak izan ez arren, elkarren artean kontraesanik ez dagoela argi utzi" nahi izan du.
Elkartasuna eraso terroristen ostean
Ortuzarrek EAJren "elkartasuna eta adiskidetasuna" adierazi dio Kataluniari joan den astean Bartzelonan eta Cambrilsen izandako erasoen aurrean. "Oraingoan Bartzelonan eta Cambrilsen izan dira, lehen Hipercor, Vic, Roses eta zuen Nazioko beste hainbat herri izan ziren", esan du.
Azkenik, jeltzaleek Madrilen egiten ari diren lana aldarrikatu du. Euskadirentzat lortutako "onuren" aurrean, Madrilen "arpilatzaile" eta Euskadin "kolaboratzaile" deitu dietela kritikatu du.