Politika -
ETAren iragarpen berria
Komunikatua 'eskasa' dela eta kontakturik ez dagoela esan du Aresek
Bestalde, Madrilgo Gobernutik gertu dauden iturrien arabera, Exekutiboak ez du komunikatu gehiagorik nahi, ETAk armak behin betiko uztea baizik.
Erredakzioa
SER irratian egindako elkarrizketa batean, Aresek ezeztatu egin du Gobernua eta ETArean artean "inolako kontakturik" egotea; ETAren benetako asmoak aztertzeko "ez dago ez tanteorik ez bide irekirik", esan du Aresek.
ETAren azken komunikatuari dagokionez, Herrizaingo sailburuaren ustez, ETAk "ez du ezer berririk esaten", eta alderdi politikoek "ez dute ETAren estrategia politikoak eta ezer berririk ez dioten komunikatuek nahasten utzi behar", gaineratu du.
Espainiako Gobernuak behin betiko desagerpena nahi du
Azken komunikatuari erantzunez, ETAk armak utzi eta desagertu egin behar ez duela esan du Gobernuak. Hori da, hain zuzen, Gobernutik gertu dauden iturriek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi diotena.
Iturri berberen arabera, Zapateroren Exekutiboak komunikatu berri hau "estimatu ere egiten". "Hau ez da komunikatuk egiteko unea, batek ere ez du ezertarako balioko", adierazi dute. Horren harira, ETAk egin behar duen gauza bakarra "ekintza armatuak utzi eta desagertzea da", esan du.