Politika -

Katalunia

Rajoyk eta Sanchezek Kataluniako Iragankortasun Legeaz hitz egin dute

Oscar Puente PSOEren bozeramailearen arabera, Sanchezek Rajori esan dio bere alderdia “Zuzenbide Estatuaren aurkako erronka eta engainua den erabaki honen” aurka dagoela erabat.

Oscar Puente PSOEren bozeramaileak eman du elkarrizketaren berri. Argazkia: Efe.
Oscar Puente PSOEren bozeramaileak eman du elkarrizketaren berri. Argazkia: Efe.
Oscar Puente PSOEren bozeramaileak eman du elkarrizketaren berri. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak eta Pedro Sancez PSOEren idazkari nagusiak elkarrekin hitz egin dute gaur goizean, Junts pel Sik eta CUPek Iragankortasun Legea urriaren 1erako deitutako galdeketaren aurretik onartuko dela iragarri eta gero.

Alderdiaren zuzendaritzak bilera egin eta gero eskainitako prentsaurrekoan, Oscar Puente PSOEren bozeramaileak esan du Sanchezek bere alderdia “Zuzenbide Estatuaren aurkako erronka eta engainua den erabaki honen” erabat aurka dagoela adierazi dio Rajoyri.

“Gai honen inguruan komunikazio arina izateko konpromisoa hartu dute, kataluniar burujabetzaren aldekoen erronka honen aurrean erantzun partekatua gauzatzeko.

Sanchezek eta Rajoyk elkarrizketa horretan bestelako gairik ahotan hartu ote duten galdetuta, Valladolideko alkatea ere badenak esan du telefonoz hitz egin dutela Kataluniako Gobernuaren "erronkaren" aurrean PSOE eta PP “eskutik helduta” joan daitezen.

Gutxiengo antolatu batek manifestazioa erabili zuen”

Puentek larunbatean Bartzelonan biktimei elkartasuna helarazteko eta terrorismoa arbuiatzeko egindako manifestazioaz ere hitz egin du, eta zehaztu du herritar “gehienen” portaera “espero zitekeena” izan zela, nahiz eta, bilkuran ikusi ziren esteladak hizpide hartuta, deitoratu duen “gutxiengo antolatu batek” “asmo politikoz” baliatu zuela egoera.

Haren iritziz, “zati horren jarrera ez da zilegi, ez baitzen egon egoerak eskatzen zuen mailan eta ez baitzuen eman herritarrek manifestaziora joatean espero zutena”.

PSOEren zuzendaritzaren bozeramaileak, gainera, “egokitzat” jo du Felipe VI.a Bartzelonako manifestazioan egon izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Albisteak PSOE PP Rajoy albisteak Kataluniaren independentzia Pedro Sánchez bideoak