Politika -
Abuztuaren 28ko astean
Rajoy irailaren 1a baino lehen joango da Kongresura Gurtel auzia dela eta
Espainiako presidenteak azalpenak eman beharko ditu Gurtel auziagatik eta PPren ustezko legez kontrako finantziazioagatik; EAJk eta EH Bilduk horren aldeko botoa eman dute, eta UPN abstenitu da.
Agentziak | Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak azalpenak eman beharko ditu Kongresuan, ezohiko saio batean, Gurtel auziagatik eta PPren ustezko legez kontrako finantziazioagatik; 2017ko abuztuaren 28ko astean egin beharko du Rajoyk. Hala bideratu dute oposizioko alderdi guztien aldeko botoak eta Ciudadanosen abstentzioak Diputazio Iraunkorrean.
Agerraldi-eskaera premiazkoa da; alde batetik, Talde sozialistak eta Unidos Podemosek eskatu zuten, eta gauza bera egin zuten PDeCATek eta ERCk. Aldeko 32 boto izan ditu; hain zuzen, alderdi hauek bozkatu dute alde: PSOEk, Unidos Podemosek, ERCk, PDeCATek, EAJk, Compromisek eta EH Bilduk.
Ekimenak zazpi abstentzio izan ditu (Ciudadanosen sei, eta UPNren bat), eta PPren aurkako 25 botoak.
Ezohikoa izanik, hau da, saio-epetik kanpokoa, Rajoyren agerraldia irailaren 1ª baino lehen egin beharko da; izan ere, egun horretan berreskuratuko du Ganberak ohiko jarduera.
Ana Pastor Kongresuko presidenteak zehaztu beharko du agerraldiaren data, Gobernuko presidentearen erabilgarritasun-egoera kontuan izanik, baina taldeak data posible batez hasi dira hotz egiten: abuztuaren 30ean egin liteke.