Politika -
Atentatuak Katalunian
CUP Bartzelonako manifestazioan izango da, larunbatean
Asteazkenean zehaztuko dute nola egingo duten, deialdiaren zehetasunak ezagututa. Alderdiak esana zuen ez zela bertan izango Felipe VI. erregea edo Gobernuko presidentea joatekoak badira.
Agentziak | Erredakzioa
CUPen parlamentu-taldeko presidente Mireia Boyak astearte honetan aseguratu duenez, bere alderdia Bartzelona (larunbatean) eta Ripolleko manifestazioetan izango da, baina ez erregearen edo Mariano Rajoyrekin batera, manifestazio-buruan, horiek joatekoak badira; izan ere, uste dute atentatuen zeharkako errudunak direla.
Prentsaurrekoan, Boyak azaldu du CUPek erabaki behar duela oraindik nola hartuko duten parte manifestazioan; aurretik, Udalak eta Kataluniako Gobernuak gizarte zibileko hainbat erakunderekin duten elkarrizketaren ondorioen berri izan nahi dituzte, xehetasunak mahai gainean izateko.
Duela bi egun, Boyak esan zuen CUP aztertzen ari zela joan ala ez, Felipe VI.a edo Mariano Rajoy bertan bazeuden.
Azken egunotako polemika eta kritiken ostean, prentsaurrekoan, Boyak baieztatu du azkenean baietz, CUP bertan izango dela: 'Jendearen ondoan egongo gara larunbatean'.