Politika -
Araban
Ustelkeria ikertzeko batzordeak EA, UPyD eta EBren babesa izan dezake
PSEk eta PPk egindako testuari atxikimendua eman diezaiokete, zenbait aldaketa egin ondoren.
Erredakzioa
Arabako ustezko ustelkeria eta espioitza sarea ikertzeko batzorde berezia sortzea eskatuko diote Legebiltzarrari PSEk eta PPk. EA, UPyD eta EBren babesak lortuko dituztela uste dute sozialistek eta popularrek, Leopoldo Barreda PPko bozeramailearen hitzetan.
Asteazkenean aurkeztuko dute eskaera hori, talde gutzi horien sinadurekin. Adostutako hasierako testuari hainbat aldaketa egin dizkiete PPk eta PSEk, gainerako taldeen atxikimendua lortzeko helburuarekin.
Dokumentu berriak auzipetuen errugabetasun-presuntzioa errespetatu egiten du, EAk eta EBk eskatu bezala. Gaur bertan, EAk batzordearen sorrera babestuko duela iragarri du. UpyD iragan astean iragarri zuen bere babesa eta, Barredaren hitzetan, Ezker Batuak datozen orduetan gauza bera egin dezake.
EAJk ez du oraindik bere botoa zein izango den argitu (asteroko bileran gaiari buruz aritu behar ziren, gaur, Bilbon). Aralarrek, berriz, eskaera ez duela sinatu behar adierazi zuen, interes "alderdikoia eta elektorala" daukalako. Hala ere, ez du batzordearen sorreraren aurkako botoa emango.